Dokumentuaren akzioak
Jose Arrueren koadroa antzeztuta grabatu dute "Zerumugan" dokumentala
Koadroa pertsonekin irudikatzea helburu lagun mordoa bildu zen egun osoko grabaketan. Euskal Herriko ohituretan oinarrituta dago dokumentala; eta pilotak, edota erromeriek izandako eragina aztertuko du, besteak beste.
Anton Lazkano da proiektuko zuzendaria, eta azaldu duenez, ez da Orozkori buruzko ikus- entzunezkoa izango: usadioetatik abiatuta errito unibertsalak izango ditu hizpide: erromeriak, artzainen bakardadea zein etxekoandreek egindako lana kasu.
Arratsaldera arte luzatu zen auzolana, baina egunari aurre egiteko txosna egokitu zuten zelaian, jai giroari eta nork bere funtzioei bide emanez. Deialdiari jarraiki hala Orozkoko nola inguruetako jende ugarik hartu zuen parte.
Dokumentuaren akzioak