Dantza eta musika ikuskizuna izango da, 20:00etan Biterin.
Komunikabidea
Kronika
Tokia
Hernani
Mota
Albistea
Data
2019/01/24
Lotura
Kronika
Musika eta dantza ikuskizun berezia eskainiko dute gaur, 20:00etan Biterin, MugMus Laborategiko kideek. Nahasteka bat izango da, eta hori horrela, diziplina gehiago ere ekarriko dituzte, areto nagusiko taula gainera: «erakusketatik eta estilografiatik ere badauka ikuskizunak, eta bertsoek, hitzak... garrantzia dute», azaldu du Jone Amezaga del Fragok, dantzarietako batek. Ioritz Galarraga ere ariko da dantzan, eta bi musikari: Iñar Sastre eta Beñat Ralla.
Orain arte, kalean eskaini dute emanaldia, 18 herritan.
Emanaldian zehar, ikuslea murgilduko dute Jorge Oteiza artista polifazetikoaren ibilbideko iruditeriaren berrirakurketa propio batean. Ikuskizun hau, kalean eskaini dute orain arte, 18 herritan. Eta orain, aretoko bertsioa prestatu dute. Bigarren emanaldia izango da, Biterin eskainiko dutena.
Bi sarrera bikoitz opari, Kronikalarien artean
Emanaldia ikusteko, sarrerak badaude oraindik, eta Biterin bertan eskuratu daitezke: 7,5 euro dira.
Doberak eta Kronikak, gainera, bi sarrera bikoitz zozketatu dituzte, Kronikalari guztien artean; eta Estitxu Zabala eta Marian Simon izan dira sarituak. Zorionak bioi!