Dokumentuaren akzioak
Jone San Martinek masterclassa emango du Karta Zuriaren baitan
Jone San Martinek apirilaren 3an emango du klasea, eta parte-hartzaileek donostiarraren sorkuntza-lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute.
Dantzagunea, Kursaal Eszena eta Donostia 2016ren lankidetzari esker, Jone San Martinek masterclassa eskainiko du apirilaren 3ean Errenteriako Dantzagunean 11:00etatik aurrera. Klase ireki honetan izena ematen duten guztiek San Martinen Legitimo/Rezo ikuskizunerako sarrera bana jasoko dute. Lan horrekin estreinatuko du San Martinek bere Karta Zuria maiatzaren 30ean Kursaalen. Programa bikoitzaren prezioa (masterclassa eta sarrera) 16 eurokoa da.
Masterclassera joateko, dantzagunea@gipuzcoa.eus helbidera idatzi behar da apirilaren 1a baino lehen. Klasea teknika-maila zabala duten pertsonei zuzenduta dago, ez da dantza-maila zehatz bat eskatzen, eta San Martinen sorkuntza-lana gerturatzea du helburu, baita dantzaren eta dantzarako publikoa sortzearen alde egitea ere.
Legitimo/Rezo ikuskizuna Kursaalen izango da maiatzaren 30ean, 20:00etan. Ikuskizunak programa bikoitza biltzen du (bakarkako lana eta hitzaldi dantzatua) eta William Forsythe koreografoarekin batera pilatutako esperientziatik abiatzen da; izan ere, 20 urtetik gora eman dituzte elkarrekin lanean San Martinek eta koreografo estatubatuar ospetsuak. Bakarkako lanak Forsytheren notazioa du oinarri, eta San Martinek hezurmamitu du Josh Johnsonekin batera.
Hitzaldi dantzatuan, bestalde, dantzari moduan Forsytheren notazioa nola baliatzen duen izango du hizpide donostiarrak, eta prozesu hori dantzaren bidez ere azalduko du.
Dokumentuaren akzioak