Jone Arriaran eta German Aranburu nagusi, Leioako dantza suelto txapelketan

Atzo izan zen lehia horren 24. edizioa, eta hainbat dantzarik parte hartu zuten helduen nahiz gaztetxoen mailetan. Helduen mailan azpeitiarrak izan ziren nagusi, eta gaztetxoenean bigarren eta hirugarren egin zuten, hurrenez hurren, Oier Arriaranek eta Elene Astiazaranek zein Jone Leonek eta Lore Lizarraldek.
Egilea
Julene Frantzesena
Hedabidea
Guka Azpeitia
Lekua
Leioa
Mota
Albistea
Data
Lotura
Guka Azpeitia
Jone Arriaran eta German Aranburu nagusi, Leioako dantza suelto txapelketan
Aranburu eta Arriaran atzo, txapelketa irabazi berritan. (Utzitakoa)

 

Jone Arriaran eta German Aranburu izan dira nagusi Leioako (Bizkaia) dantza suelto txapelketan. Atzo izan zen lehia horren 24. edizioa, eta hainbat dantzarik parte hartu zuten helduen nahiz gaztetxoen mailetan. Arriaran eta Aranburu azpeitiarrak izan ziren nagusi helduen lehian, eta ondorioz, haientzat izan ziren zapia eta txapela. Haien ostean sailkatu ziren Endika Osa eta Ane Jaunarena lezotarrak nahiz Bidatz Manterola eta Jon Alkain oriotarrak. 

Gaztetxoen mailan ere aritu ziren Azpeitiko dantzariak, eta sariren bat lortu ere lortu zuten. Hain zuzen ere, maila horretan Ibai Izagirre eta June Aguado segurarrak izan ziren garaile, baina bigarren saria Oier Arriaran eta Elene Astiazaran azpeitiarrentzat izan zen. Hirugarren sailkatu ziren, halaber, Jone Leon eta Lore Lizarralde azpeitiarrak.