Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jone Amezaga eta Oihana Vesga sormenari buruz arituko dira

Dokumentuaren akzioak

Jone Amezaga eta Oihana Vesga sormenari buruz arituko dira

Ostegunean (otsailak 6) izango da 'Bizi irauten' elkarrizketa zikloko hurrengo saioa, Bukowski aretoan.
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2025/01/30
Lotura
Irutxuloko Hitza

bizirauten-facebook

Amezaga Maite Fagoagarekin hasi zen dantzatzen, Gasteizko Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatoriora joan arte dantza klasikoko ikasketak burutzera. 2014an Dantzaz Konpainian sartu zen, eta bertan dantzatu zen hiru bat urtez. 2018tik aurrera, askotariko proiektuetan parte hartu du eta, 2020an Manu Gaigne perkusionista donostiarrarekin batera sorkuntza prozesu propio batean murgildu zen: Zerbait. Noizbait. Nonbait.

Vesgari dagokionez, London Contemporary Dance School eskolan egin zituen goi mailako dantza ikasketak eta, besteak beste, Simona Bertozzi, Joe Moran, Richard Alston, Blanca Arrieta, Myriam Perez eta Olatz de Andres koreografoekin lan egin du. Sortzaile gisa, hainbat sorkuntza prozesutan aritu da, besteak beste, Nerea Gurrutxagarekin. Bestalde, XXI. Dantza Saria jaso zuen iaz, Igor Calongerekin batera.

IRUTXULOKO HITZAk eta Bagera Euskaltzaleen Elkarteak sorturiko proiektua da Bizi irauten, sormen prozesuen inguruko elkarrizketak jendaurrean egiteko xedearekin, eta hirugarren saioa da otsailekoa. Lehenengo saioa 2024ko azaroaren 28an egin genuen, Nøgen taldeko Ane Negeruelarekin eta Alex Irazustarekin. Eta, bigarrena, urtarrilaren 9an izan zen Barrexerka umore eta antzerki taldeko Mikel Irazustarekin eta Maialen Sorzabalbererekin. Hamaika Telebistak, laguntzaile gisa, saioak grabatzen ditu, eta hemen ikus ditzakezue zenbait klip.

Dokumentuaren akzioak