Dokumentuaren akzioak
Jon Pertika, laguna eta dantzan maisua, joan zaigu
Jon Pertika
Ume zela hasi zen dantzatzen, eta 1968ko apirilean Basurtuko Beti Jai Alai taldea sortu zuen, bere azken egunera arte zuzendu duena.
Baina bere lana askoz haratago joan da. Euskal Dantzarien Biltzarraren hasierako estruktura antolatu zuten lagunen taldean egon zen.
Honetaz gain, Iruñean izan zen 1978ko 1. EUSKAL HERRIKO DANTZARI EGUNAren eta ondoren etorri zirenen antolatzaileetariko bat ere izan zen.
BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRAri dagokionez, sortzaile eta Zuzendaritza Batzordekide aktiboa izan zen urte askotan, eta kanpotik ere laguntzen jarraitu zuen eskatu zitzaion aldi guztietan.
Bere irudia handia izan da haren adore, lan egiteko ahalmen eta kemenagatik, euskal folklorearen familia osatzen dugunontzat eredu izan delarik.
Baita ere nabarmendu nahi dugu izan izan gaixotasunari nola egin dion aurre, bizitza aktiboa eta bere grina zen EUSKAL DANTZA TRADIZIONALAri eutsi dielarik azken uneraino.
AGUR ETA OHORE JON!
Dokumentuaren akzioak