Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jon Pertika, Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldeko sortzailea eta zuzendaria hil da

Dokumentuaren akzioak

Jon Pertika, Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldeko sortzailea eta zuzendaria hil da

Dantzan.eus atariak ezagutzera eman duenez, Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldearen sortzailea eta zuzendaria izan den Jon Pertika hil egin da 80 urterekin.
Komunikabidea
Naiz
Mota
Albistea
Data
2018/02/19
Lotura
Naiz

Basurtuko Beti Jai Alai taldeko sortzailea eta zuzendaria izandako Jon Pertika hil dela ezagutzera eman dute www.dantzan.eusatarian astelehen honetan. Jon Pertika Basurtun jaio zen 1937an eta bizitza osoa eman du dantza mundari lotuta gogoratzen dutenez. Izan ere, Pertikaren aita Bilboko Dindirri dantza taldeko sortzaileetako bat izan zen, eta Jon talde horretan hasi zen dantzan hasiera batean. Nabarmentzen dutenez, aitaren bidea jarraituz, orain dela 50 urte, 1968an, Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldea sortu zuen eta zuzendari lanetan aritu izan da mende erdi honetan Jon Pertika.

Atarian gogoratzen dutenez, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean luzaroan jardun zuen euskal dantzaren alde lanean eta Bilboko hainbat dantzaren birsortze lanetan parte hartu izan du. Aurreko urtean, Durangaldeko dantzak ezagutzera ematen egindako lana eskertuz Durangaldeko Teila Saria eman zioten eta I. Dantza tradizionalaren esker onak saria ere jaso du orain hilabete batzuk. 

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak doluminak igorri dizkie Jon Pertika dantzari bilbotarraren senideei, lagunei eta ingurukoei. Euskal folklorearen inguruko etengabeko ikerketan egin zituen lorpen ugarien artean, abuztuaren 15ean Bizkaiko Zaindariaren omenezko ohiko erromeriara biltzen den jendetzaren esker onez, Uriko Alkateak dantzatu ohi duen Begoñako aurreskuaren berreskurapena nabarmendu behar dela azpimarratu du Aburtok.

Jonpertika

Jon Pertika dantzan.eus ataritik hartutako argazkia.

Dokumentuaren akzioak