Dokumentuaren akzioak
Jon Maya: 'Sentimendutik egindako ikuskizuna da Erritu'
"Zenbait ikusle hunkituta atera dira eskaini ditugun lehen ikuskizunetatik". Kukai dantza taldearen ikuskizun berria "sentimendutik egindako lana" dela nabarmendu du Jon Maya sortzaileak 'Faktoria'n, eta ikusleak ere "trantze baten partaide" sentiarazten dituela. Horretarako, Mayak eta Sharon Fridman koreografoak dantzaz harago doan obra osatu dute: "Erritu". Eszenatoki gainean, dantzariak ez ezik, David Azurza kontratenorea eta hiru abesbatza (Landarbaso, Gaudeamus eta Basauriko abesbatza) biltzen dituen kontaketa; interpreteetko baten bizipenak kontatu eta ikusleari "barruraino" helarazten dizkiona.
Jon Maya. Argazkia: Euskadi Irratia
Maya "pozik" da "Erritu"k izan duen harrera onarekin. Bilboko Arriaga antzokian, Donostiako Victoria Eugenian eta Miarritzeko kasinoan izan dira. Gasteizko Principal Antzokiko oholtzara igoko dira etzi, eta larunbatean, berriz, Basauriko Social Antzokian izango dira.
Dokumentuaren akzioak