Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jon Maya dantzariak 'Segura Dantzan' ikuskizuna plazaratuko da larunbatean Baratze pilotalekuan

Dokumentuaren akzioak

Jon Maya dantzariak 'Segura Dantzan' ikuskizuna plazaratuko da larunbatean Baratze pilotalekuan

Egilea
Andoni Etxeberria
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2006/06/15

Jon Maya dantzariari zor zaio ikuskizun honen sorkuntza eta ideia artistikoa eta, aurten ospatzen ari garen 750. urteurreneko ekitaldien barnean, dantzarekin lotutako emanaldi berezi bat izatea da asmoa, euskal dantzekin eta, berezi sueltoarekin herriak azken 30 urteetan duen harremana azpimarratuaz.

Dantza ikuskizuna larunbatean, gaueko 22:30etan, hasiko da Baratze pilotalekuan eta, 75 minutuko iraupenarekin, koreografiak bidaia bat proposatuko du Segurako historiaren pasarte eta ohitura esanguratsuenetatik; Antzinako garaietatik hasi, XVII. mendea igaro eta gaur egungo gizarte garaikideraino, San Joanak , inauterietako hartzaren ehiza, Aste Santua, San Nikolas Txikia edo Dantza Sueltoko Txapelketa bezalako ohitura eta ospakizunak presente egongo dira ikuskizunean.

Jon Maiaren arabera «ikuskizunerako dantza tradizionalak moldatu ditugu, beste pasarte batzuk guk diseinatutakoak dira, baina sormen lana baino gehiago bilketa lana izan da, dena ikuskizun batean eszenaratzeko eta, kalitate eta erritmo handikoa izatearekin batera, oso gertukoa izango da segurarrentzat».

Dantza eta musika

Dantza izango da emanaldiko protagonista nagusia, baina bestelako kolaborazio eta partehartze bereziek ere osatuko dute saioa, hala nola, bertsolari, kantari eta musikariek. Dantzarien gidaritza Jon Maiak eramango du, Kukai Dantza Konpainia, Errenteriako Ereintza eta Beasaingo Aurtzaka Dantza Taldeekin batera. Partaide izango dira baita ere dantza solteko txapelketa irabazi duten bikoteak eta herriko haur dantzariak.

Musika arloan lagunduko dute, beste besteak, Maialen Errotabere iparraldeko kantariak, Arkaitz Miner biolin joleak, Musikeneko perkusio taldeak, Mikel Oliveri eta herriko txistulariak, Aitor Furundarena soinu joleak edo Iñaki Apalategi bertsolariak. Emanaldia doan izango da eta herritar guztientzat luzatzen da gonbidapena, ikuskizun hau Seguran bakarrik eta behin emango delako.

Dokumentuaren akzioak