Iruñaldiaren eskutik, larunbatean Kukai Dantza Konpainiak Gelajauziak ikuskizuna emanen du Udaletxeko plazan, 18:00etan.
Jon Maya eta Cesc Gelabert koreografia hau sortzeko elkartu ziren, eta elkarrekin dantza tradizionaletan ohikoak diren hainbat kontzeptu berraztertu zituzten, begirada personal berri bat emanez. Orain dela bederatzi urte dantza koreografia garaikide honek bi Max sari eskuratu zituen: dantza talde onena eta musika sorkuntza onena.
Kukaik berreskuratu du arestian aipatu koreografia eta moldaera arin bat egin du. Formatu txikian eta laburturik plazaratuko dira lau dantzariak. Gertutasunetik sentitzeko dantza, beraz