Dokumentuaren akzioak
Jon Maya: "Itxialdian bizitzen ari ginen hainbat sentimendu azaldu ditugu 'Bizimina'-n"
on Maya dantzari, koreografo eta Kukai Dantzako kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. 'Bizimina' film laburraren zuzendaria da, eta zinema dokumentala eta dantza uztartzen dituzte lanean. Covid19 pandemia garaian sortutako proiektua da, itxialdian zehar grabatua. Mayak adierazi du itxialdian bizitzen ari ziren sentimenduak azaldu dituztela mugimenduaren bitartez.
Koreografiak Kukai Errenteriako konpainiako kideek egin dituzte, eta Errenterian bertan grabatu dituzte zati asko: "Piezen eta lokalizazioaren arteko konbinazio horrek eman dio esperitua 'Bizimina' lanari", dio Mayak. Orain arte ikusitakoek nabarmendu dute "hitzez azaldu ezin den hori" aurkitu dutela filmean; gainontzekoek ostegunean ikusi ahal izango dute Bilboko Loraldia jaialdian.
Dokumentuaren akzioak