Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jon Maya: "Gaur egungo gizartean kulturak duen paperaz gogoeta egiten du 'Oskara' ikuskizunak"

Dokumentuaren akzioak

Jon Maya: "Gaur egungo gizartean kulturak duen paperaz gogoeta egiten du 'Oskara' ikuskizunak"

"Edertasun handiko ikuskizuna da Oskara", Jon Maya Kukai dantza taldeko zuzendariaren arabera. Konpainia horrek ostiralean taularatuko du obra, Azpeitiko Soreasu antzokian, 22:00etan hasita, eta horren harira, Kulturaz kooperatibak elkarrizketa egin dio Mayari. Haren esanetan, hainbat esparru batzen ditu dantza ikuskizunak: zuzeneko kantuak, eszenografia, jantziak… “Elementu estetiko eder asko ditu, eta aulkian eseri eta gozatzeko emanaldia da”, azaldu du. Dena den, hainbat galdera ere azaleratuko dituzte ikuskizunean. Besteak beste, gaur egungo gizartean kulturak duen paperaz gogoeta egiten du Oskarak".
Komunikabidea
Uztarria.eus
Mota
Albistea
Data
2017/12/13
Lotura
Uztarria.eus

Kukaikoek La Veronal konpainiarekin elkarlanean mamitu zuten emanaldia, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren testuinguruan. Euskal tradizioetan arakatuz, obra garaikidea sortzea zen beren helburua. Eta ordutik, "poza besterik ez" die eman elkarrekin sortutakoak. Izan ere, hainbat sari jaso ditu ikuskizunak: besteak beste, dantza talde onenaren Max saria irabazi du aurten Kukai dantza konpainiak, eta dantza ikuskizun onenaren saria bereganatu du Oskara ikuskizunak.

Azkenekoz, 2008an izan ziren Azpeitian Kukai konpainiakoak, Joseba Sarrionandiaren poemekin ondutako Hnuy illa… lanarekinEuskal Antzerki Topakeketan eskaini zuten emanaldia, eta Ikusleen Saria eskuratu zuen lanak.

Dokumentuaren akzioak