Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jon Maiak laugarren txapela jantzi zuen Pasaian

Dokumentuaren akzioak

Jon Maiak laugarren txapela jantzi zuen Pasaian

Errenteriako aurreskulariak aise irabazi zuen txapelketa

Komunikabidea
Gara
Mota
Albistea
Data
2000/05/29

Jon Maiaren atzetik, Asier Beobide eta Kimetz Larrañaga sailkatu ziren. Guztira hamahiru aurreskulari aritu ziren taula gainean, eta lehenengo bospaseirek maila paretsua azaldu zuten arren, azkenean, Maiak guztiak gailendu zituen, «guztia ondo atera baitzaio», Gotzon Pozak azaldu zuenez.

Lau kidek osatu zuten epaimahaia: Xabier Mendizabal Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko lehendakariak, eta Xanti Bañales, Jose Luis Vallejo eta Jesus Mari Garate dantza adituek.

Jon Maiak atzo etxera eraman zituen sarien artean, Jesus Jauregik egurrarekin eta altzairuarekin eginiko eskultura berria dago. Sari hau eskuratu ahal izateko hiru urtean jarraian irabazi behar da lehiaketa, eta behin marka lortuz gero, eskultura ez da dantzariarentzat, herriarentzat, baizik; horregatik, Udaletxean gelditu ohi da.

Jon Maiak, hiru urtez jarrian txapeldun izan eta gero, Antton Mendizabalek eginikoa eraman zuen joan den urtean, eta Errenteriako alkatearen bulegoan ei dago. Ordiziako Jesus Jauregiren berria ere Errenteriara joango da, hiru urteko txanpa luzea bete bitartean, urteko txapelduna egiten baita eskulturaren arduradun.

Hurrengo txapelketan gertatuko denaz hitz egiterik ez badago ere, Gotzon Pozak lehenengo sei dantzariak pareko dabiltzala eta koska hor egon daitekeela azaldu zuen. «Zerrendako lehen seiak oso ondo dihardute, eta txapelketa batetik bestera postuz aldatzen dute, gora edo behera. Orain arte Jon Maiak eutsio egin dio. Hurrengoetan ikusi egin beharko da».

Dokumentuaren akzioak