Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jon Lizarralde

Dokumentuaren akzioak

Jon Lizarralde

Buzón

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Elgoibar
Mota
Iritzia
Data
2006/05/24
Entsegu bat eta beste bat..., haserre bat eta beste bat..., txapelketa bat eta beste bat..., eta ligaxka bukatu eta gero finalean zure dantzari guztiak oholtza gainean ikusi ondoren, Elgoibarko herriari erakutsi diozu urtean zehar egindako lanak eman dizula merezitako poza.

2005-2006ko txapelketan zure neskek lortutako emaitzak ahaztezinak izango dituzu, nahiz eta uneren batean lortutakoa baino gehiago espero izan. Bi sailetan Euskadiko Txapeldun gelditu ondoren eta finalean lehenengo eta hirugarren postuak lortu eta gero, zure dantzariez harro egongo zarela ziur gaude.

Asko luzatuko ginateke eskerrak ematen esateko daukagun guztia idatziko bagenu, beraz, labur-labur idatziko dugu esan beharrekoa.

Zorionik beroena dantzari eta gurasoen partetik. Jarraitu orain arte bezala, jarraitu zure dantza munduan, zure dantzariei urrats berriak erakusten, zure herria dantza munduan murgiltzen, eta jakin zurekin izango gaituzula behar duzunean.

Dorleta Fernández, Maria eta Arantxa Ferreiro, Nerea Badiola, Itziar Aldalur, Amaia Astigarraga eta gurasoak

Dokumentuaren akzioak