Dokumentuaren akzioak
Jon Ibargurenek eta Idoia Besadak irabazi dute Euskal Herriko Dantza Txapelketa
Bigarren sailkatuak Amets Amubieta eta Maialen Aldalur gazte azpeitiarrak izan dira, 116 punturekin. Lehen aldiz parte hartu dute Euskal Herriko Dantza txapelketan, eta bigarren saria eskuratu dute. Hirugarren Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas sestaoarrak izan dira, 115 punturekin.
Hamabi bikotetatik seik lehen aldiz parte hartu dute aurten Euskal Herriko Txapelketan eta epaimahiko kideek jakitera eman dutenez, maila altua izan da aurten. Lan zaila izan dute irabazlea izendatzeko, eta berdin ondorengo postuetako dantzarien lana puntatzeko ere. Bigarren bikotetik hirugarrenera puntu bakarreko aldea egon da eta bigarrenetik laugarrenera hiru puntukoa (113 puntu). Honakoa da Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 36.aldiko sailkapena:
1. Jon Ibarguren eta Idoia Besada (Azpeitia-Pasaia, 122 puntu)
2. Amets Amubieta eta Maialen Aldalur (Azpeitia, 116 puntu)
3. Arkaitz Pascuas eta Nagore De las Cuevas (Sestao, 115 puntu)
4. Lander Campos eta Haizea Hormaetxea (Santurtzi-Leioa, 113 puntu)
5. Iker Sanz eta Lierni Kamio (Lezo-Villabona, 102 puntu)
6. Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga (Azpeitia, 100,50 puntu)
7. Eneko Iparragirre eta Udane Eskudero (Oiartzun, 92,50 puntu)
8. Beñat Monfort eta Naiara Larrañaga (Amasa-Zizurkil, 89 puntu)
9. Maria Camarero eta Goretti Galarraga (Tolosa-Ibarra, 86,50 puntu)
10. Xanti Leonet eta Izar Etxeberria (Oiartzun, 85 puntu)
11. Diego Duran eta Eneritz Manzisidor (Barakaldo-Portugalete, 75 puntu)
12. Oihan Martinez eta Ibabe Beristain (Trapagaran-Portugalete, 73,50 puntu)
- Jon Ibarguren eta Idoia Besada saria jasotzen
- Jon Ibarguren eta Idoia Besada
- Amets Amubieta eta Maialen Aldalur
- Arkaitz Pascuas eta Nagore De las Cuevas
- Lander Campos eta Haizea Hormaetxea
- Iker Sanz eta Lierni Kamio
- Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga
- Eneko Iparragirre eta Udane Eskudero
- Beñat Monfort eta Naiara Larrañaga
- Maria Camarero eta Goretti Galarraga
- Xanti Leonet eta Izar Etxeberria
- Diego Duran eta Eneritz Manzisidor
- Oihan Martinez eta Ibabe Beristain
- Dantzen eta jantzien epaimahaia
- Ixilkara Segurako txistulari taldea
- Kukai Dantza Taldearen emanaldia
- Kukai Dantza Taldearen emanaldia
- Kukai Dantza Taldearen emanaldia
Dokumentuaren akzioak