Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jokoa eta dantzarien arteko lehia plazan

Dokumentuaren akzioak

Jokoa eta dantzarien arteko lehia plazan

Egilea
Nora Arbelbide
Komunikabidea
Berria
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2009/02/18

Luzaidetik Amikuze eskualdera Kabalkadaren desfilea ezaguna da. Herritarrek edo dantza taldeek usaia segiarazia dute. Bolantak, jaun eta andere, basandere, eta beste dantzariek beren bidea jarraitu dute. Dantza laguntzen duen hitza, berriz, zirtzilek eta bertsolariak ordezkatu hitz hori, euskaraz dena, isilik dago aspaldian, ordezkari eskas, bereziki.

Azken urteetan, inauterien karietara, Donibane Garazin hitza berreskuratua dute, hain zuzen, Libertimenduari esker. Aurtengoa igandean dute. 10:00etan hasiko dute Kabalkada. Libertimendua bera, 11:00etan trinketeko plazan. Dantzariei zirtzilak eta bertsolariak lotuko zaizkie.

Zirtzilek ele librea berreskuratuko dute orduan: «Zirtzila mintzo da, krepauta da eta zikina, basa eta gaizki ikasia. Libertimenduak parrean ezartzen dio dantzaria, eder eta mutu», dantzan.com webgunean Antton Luku taula zuzendari eta idazleak dioenez. Jokoa eta dantza lehian ezartzen ditu libertimenduak, bertsolariak zale guzien bilgune direlarik. Zubi lanetan. Metrika arautuan sartzen den hitza dauka horrek. Berriki Donibane Garazin bertan iragan Santibate gauaren beste aldia bezala ere ikus daiteke Libertimendua. Orduan gaua zen, zirtzilak ziren nagusi, bertsolariekin. Libertimendua, berriz, egunez ospatzen da, dantzarien arteko bolanten jantzi zuri, xingola koloredun, urre koloreko papo eta burugaineko mirailarekin. Etortzekoa den eguzkia, udaberria ekartzen dute plazara. Edo hobeki erraiteko, udaberriari eskatuz, nonbait, etortzea.

Indar bizigarria

Libertimendua berriz plazaratuz, ez dute eredu zahar baten berpizteko xederik. Berriz sortu bada, hasteko, ahalak berriz hor daudelako sortu da. Izan dadin, antzerkilari, dantzari edo bertsolari. Donibane Garazin, Garaztarrak dantza taldea, lizeoko terminalak eta Mateo, Iriarte eta Erremundegi bertsolariak bilduko dira. Donapaleun (Baxenabarre), Burgaintzi dantza taldea eta Kitzikatzank antzerki taldea eta haren inguruan txertatuak. 40 bat gazte: «Ez da tradizioa delako bakarrik. Libertimenduak bere barnean badu energia izugarria, bizigarria», argi du Mattin Irigoien taula zuzendari eta idazleak. Donapaleuko Libertimenduaren antzerkian bere laguntza eskaini die. Paisola idek izenburuarekin datoz zirtzil amikuztarrak: «Euria euriaren gainean egiten baitu alde batetik, baina ere, sekulako berri txar erauntsia jaurtikitzen baitigute gainera krisi ekonomikoa dela kausa. Aterpean jartzea dugu premiazkoena. Eta horretarako zirtzilek zenbait aholku emanen dizkigute», hauxe idatzia dute Libertimenduaren aurkezpenerako testuan. 10:00etan da Kabalkada. 11:00etan Libertimendua.

Dokumentuaren akzioak