Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Johañe Etchebest izanen da Euskal kultur erakundeko zuzendari berria

Dokumentuaren akzioak

Johañe Etchebest izanen da Euskal kultur erakundeko zuzendari berria

Oloroen sortu baina bizi guzia Xiberoan eman duen dantzariak hartu du 24 urtez Euskal kultur erakundeko zuzendari izan den Pantxoa Etchegoinen lekukoa. Johañe Etchebest euskal dantzan eta musika tradizionalean aditu gisa ezaguna da.

Euskal kultur erakundeak (EKE) badu zuzendari berria: Johañe Etchebest xiberotarra. Hogeita lau urtez ardura horretan izan den Pantxoa Etchegoinek urtarrilaren 30ean erretreta hartu eta lekukoa pasako dio zuzendari berriari.
Egilea
Mikel Irastorza Artola
Komunikabidea
Kazeta.eus
Mota
Albistea
Data
2020/12/22
Lotura
Kazeta.eus

1980an Oloroen sortua, Etchebest ttipitatik Liginagan bizi izan zen hamaika urtera arte, ondotik Ligi-Athereira joateko. Bere ikasketak Alozeko ikastolan, Mauleko lehen mailako eskolan, Atharratzeko kolegioan, Sohütako lizeoan eta Baionako unibertsitatean egin zituen. Bere pasioa dantza izan da betidanik, sei urterekin hasi baitzen dantzatzen Ligiko taldean. Larrañeko taldearekin zortzi urterekin batuko zen, 25 urte bete zituen arte bertan dantzatzen aritu zelarik.

Hamazazpi urte zituela bere lehen maskaradan parte hartu zuen Xiberoko mendialdeko herrian. Beti sortzeko, irudikatzeko eta lanerako prest, Mixek Etxekopar, Pier-Paul Berzaitz, Pantxika Telleria, Haize Otondo eta beste hainbat kulturgile ezagunekin aritu da lankidetzan, bereziki dantza eta tradizioari loturiko proiektuan plantan emateko.

Johañe Etchebest izanen da EKEko zuzendari berria. (Marion LASTIRI/ EKE)

Johañe Etchebestek otsailetik landa ekingo dio kargu berriari. © Marion LASTIRI/ EKE

Kargu hartzea otsailean

2002an irakasle izateari ekin zion eta bere bizitza profesionala eskoletako irakasle elebidun gisa eramaten du. 2015ean Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko misio arduraduna bilakatu zen, transmisioa, aholkularitza eta sorkuntzari arreta jarriz. Zehazki monitoreen formakuntza, pastoralaren sortzea, eskoletako maskaradak edota Xiberoan master bat egitea izan ditu bere lanean ardatz.

Euskal kultura eta oso bereziki tokikoan azkarki inplikaturik, Johañe Etchebest elkarte ezberdinetako administrazioetako kide da, hala nola, Beritza konpainia, Larraineko Maskaradak edota Aitzindariak. EliralE eta Kautere Balet konpainietan ari jarduten du koreografo, dantzari eta musikari gisa.

Euskal Kultur Erakundeko administrazio kontseiluak abenduaren 3an izendatu zuen Johañe Etchebest zuzendari berri bezala eta behin Pantxoa Etchegoinek erretreta harturik, otsailaren 1ean hartuko du kargua.

Dokumentuaren akzioak