Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Joaquin Cortesen fusioa Iruñera heldu da 'Gitano' ikuskizunarekin

Dokumentuaren akzioak

Joaquin Cortesen fusioa Iruñera heldu da 'Gitano' ikuskizunarekin

Ostiralean eta larunbatean Baluarten izango da, ikusentzunezkoak, musika eta dantza uztartzen dituen "ekoizpen erraldoiarekin".

Joaquin Cortes dantzaria Iruñean da "Gitano" ikuskizuna aurkezten. Dantza garaikidea, baleta eta flamenkoa uztartzen ditu, ikusentzunezkoak, musika eta dantza jasotzen dituen "ekoizpen erraldoiarekin".
Komunikabidea
Eitb
Mota
Albistea
Data
2014/05/12
Lotura
Eitb

"Gitano" maiatzaren 16an eta 17an izango da ikusgai Baluarten. Bi zati ditu ikuskizunak: bat klasikoagoa (jatorri ijitoetara bueltatzen da) eta bestean fusioa eta flamenkoaren "iraultza" dakartza, munduan zehar egin dituen bidaiak ardatz hartuta.

"Nire istorioa kontatzera nator", azaldu du Cortesek. Flamenko "tradizionalena, ortodoxoena" albo batera utzi eta bere "zigilu pertsonala" defendatu ditu dantzariak.

"Gitano" ikuskizunean 17 musikari eta hamar dantzari daude taula gainean eta taularatze "zaindua" du, ikusentzunezko bitartekoekin. Maiatzaren 2an estreinatu zuten ikuskizuna, maiatzaren 2an.

"Borrokan eta lanean" jarraitzeko asmoa duela aitortu du Cortesek, flamenkoaren kultura "mundu osora, arrakasta handiz" eramateko.Joaquín Cortés. Argazkia: joaquincortes.org

Joaquín Cortés. Argazkia: joaquincortes.org

Dokumentuaren akzioak