Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Joana Olasagasti: «Dantza elitismotik atera eta jendeari gerturatzea dut helburu»

Dokumentuaren akzioak

Joana Olasagasti: «Dantza elitismotik atera eta jendeari gerturatzea dut helburu»

Komunikabidea
Naiz Irratia
Mota
Elkarrizketa
Data
2021/12/02
Lotura
Naiz Irratia
Joana Olasagasti Bigarren Kafean.
Joana Olasagasti Bigarren Kafean.

Joana Olasagasti lapurtarra zazpi urterekin hasi zen Ziburuko elkarte batean dantzan. 15 urterekin etxean dantza ikasi nahi zuela esan zuen eta ikasketak amaituta, 22 urterekin, Bartzelonan dantza ikasteko erabakia hartu zuen. Izan ere, «on egiten du dantzatzeak».

Ordutik, Paris, Berlin, Madril edota Bartzelonan bertan ibili da dantza mundua ezagutzen, baina 2016an Euskal Herrira itzuli eta Mike Angels kabareteko koreografoarekin, kabaretean dantzan aritu da urtetan. «Kabaretean nire feminitatearkein konektatu behar nuen, eta hori ez da erraza» aitortu digu dantzariak. 

Orain lanean dabil buru-belarri hainbat proiekturekin; duela gutxi 'Xilko' lana estreinatu zuen eta orain 'Oihana' ikuskizuna prestatzen dabil, ATX Teatroa, El Punto Gunea eta Itzuliren arteko koprodukzioa dena. 

Lan hauen guztien inguruan aritu gara Bigarren Kafean Joana Olasagastirekin. 

Dokumentuaren akzioak