Dokumentuaren akzioak
Joaldunen Eguna ospatuko dute gaur
Sotilenean eginen dute lehenengo geldialdia. Hortik aitzinera baserritarrek etxeko ateak zabal-zabalik ireki eta gosari ttikia eskainiko diete. Ameztiko baserri guztietan geldituz, azken geldialdia Altxuneko bordan eginen dute. Handik Lasaga auzora jaitsiko dira joareen soinuak eta gero herrira. Eguerdi aldera, joaldunak eta trikitilariak beraien buelta herrian eginez akituko dute itzulia. 13.30 aldera sekulako aizkora apustua izanen da plazan: Donato Larretxea eta Floren Nazabal aurrez-aurre ariko dira. Ondotik, Jexux Mari Irazu eta Jon Maiak bertso batzuk botako dituzte bazkaldu aitzinetik. Bazkaldu ondotik, berriz, bertsolarien saioaz gain, Mikel Salaberriren musika doinuak izanen dira gaueko ordu ttikiak bitarte.
Dokumentuaren akzioak