Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jira galdua

Dokumentuaren akzioak

Jira galdua

Juan Inazio Iztuetak deskribatutako dantza urratsa da Jira galdua eta, izenak ongi aurreikusi bezala, ez da gaurdaino iritsi eta folklorista zaldibiarraren deskribapena baino ez dugu nolakoa zen jakiteko. Berreraikuntza bideo batean ikusi dut eta zaila da hona hitzez ekartzea.
Egilea
Angel Erro
Komunikabidea
Berria
Mota
Iritzia
Data
2014/10/16
Lotura
Berria

Hitzik gabe nago ikusi dudan beste dantza bideo batekin ere. Auzo lotsaz. Zero Zabor plataformak zabor edukiontzien kontrako kanpaina aurkezteko Haka delako bat burutu du Donostiako plaza batean. Haka maorien gudu dantza mehatxuzkoa zen, Zeelanda Berriko errugbi selekzioak mundu osoan zehar ezagutzera emana. Lagun batek Donostiakoa ikusitakoan graziaz kexatu da «dena lardaskan kopiatzeko dagoen euskal mania» ditxosozkoaz.

Nik probestu dut ezker abertzalearen zati baten bilakaera buenistaren nire betiko kalakaren bertsio eguneratua berritzeko: kale borrokaren agerpen fantasmagorikoa, postmodernoa da. Edukiontziak erre beharrean, ken ditzatela haka batez eskatzeak, Hiri gerrillaren dantza amaituta, atzean utzitako oldarkortasuna eta garai berriotako performancetasuna ezin hobeki batzen ditu. Gerra galdua dantza tribal bihurtu da.

(Oharra: zutabe hau atzo agertzekoa zen, baina izenak ongi aurreikusi bezala, ez dut gaurdaino topatu)

Dokumentuaren akzioak