Dokumentuaren akzioak
Jesus Uriarteren omenaldia eta ezpatadantzari nesken presentzia nabarmendu dira Izurtzako jaietan
Zapaturako prestatutako egitarauan, Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna zen ekitaldirik azpimarragarriena. Gerediaga elkartea, Izurtzako Udala eta eskualdeko dantza taldeen laguntzerekin antolatutako ekitaldian sorpresa aipagarria egon zen.
Orain arte gizonezkoak izan dira Durangaldeko Dantzari-dantzako bederatzi piezak dantzatzen zituztenak. Aurten, berriz, Kriskitin taldeko hiru emakume, Leire, Ixone eta Garazik, zortzi dantzarien taldea osatu duten beste bost mutilekin batera.
Aurtengo jaietako beste ekitaldi nabarmena Jesus Uriarteri atzo egindako omenaldia izan da, bere 100. urteurrena zela eta. Merezitako omenaldia atzo jaso bazuen ere, gaur da Uriarteren urtebetetze eguna eta etxekoen zoriontzearekin batera Izurtzako udalarena ere jaso du.
Atzokoan berriz, herri osoaren zorionak jaso zituen Diman jaio eta Izurtzara ezkondu zen Uriartek. Eguerdian egindako saioan, Miren Amuriza eta Gorka Lazkanok asmatuko bertsoak eta Mendigain dantza taldeko kideek eskainitako dantza tartekatu ziren.
Dokumentuaren akzioak