Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jesus Mari Garate omenduko dute Igartzako dantzariek bihar Igartzan

Dokumentuaren akzioak

Jesus Mari Garate omenduko dute Igartzako dantzariek bihar Igartzan

Igartzako Dantzarien Kofradiak egun handia izango du biharkoa. Belaunaldi desberdinetako 115 dantzari eta 12 musikari elkartuko dira. Aurtengo saioan, hil berria den Jesus Mari Garate dantza maisua omenduko dute.
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2018/09/07
Lotura
Goierriko Hitza

Loinazko San Martin plazan elkartuko dira dantzariak eta 12:00etan, udaletxean bandera jaso ondoren, ezpata-dantzarien segizioa hasiko da plazatik Igartzako monumentu multzoraino.

Igartzako ezpata dantzaz gain, Igartzako brokel dantzak (uztail, makil eta brokel dantzak) ere egingo dituzte erreka bazterrean, burdinolaren eta errotaren aurrean.
Bazkaria eta erromeria.

Dantzariek elkarrekin bazkalduko dute –babarrunak– Igartzan bertan eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera, erromeria izango dute Aiko taldearekin, Igartzako zelaietan.

Segizioa

Segizioa

Dokumentuaren akzioak