Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jesus Mari Garate dantza maisuari azken agurra egingo diote gaur Ordizian

Dokumentuaren akzioak

Jesus Mari Garate dantza maisuari azken agurra egingo diote gaur Ordizian

Herenegun hil zen, 68 urterekin, Jesus Mari Garate Ordiziako dantza maisua. Gipuzkoako dantzen transmisioan eta gaur egungo ereduaren egituratzean zerikusi handia izan duen dantza maisua izan da Garate. Goierrin hainbat dantza talde sortu eta zuzendutakoa, Euskal Dantzarien Biltzarrarekin oso lotuta egin du bere ibilbidea, hainbat ikastaro eskainiz eta txapelketen antolaketa eta sustapenean aktiboki parte hartuz.
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2018/04/16
Lotura
Goierriko Hitza

Gaur arratsaldean egingo diote azken agurra, Ordiziako parrokian, 19:00etan. Hileta elizkizunaren ondoren, soka dantza bat eskainiko diote bera ezagutu zuten dantzariek eta txistulariek. Agurra dantzatu gabe sokan atera edota musikari moduan txistua jo ahalko du nahi duen orok.

Jesus Mari Garate

Dokumentuaren akzioak