Dokumentuaren akzioak
Jesus Mari Garate dantza maisuari agur jendetsua egin diote
Agur beroa eta jendetsua eskaini diote Ordizian Jesus Mari Garate dantza maisuari. Larunbatean hil zen, 68 urterekin. Herritar ugari gerturatu zen atzo, Ordiziako elizan egindako hiletara. Elizkizunaren ondoren, bidelagun izan dituen dantzariek eta txistulariek soka dantza eskaini zioten.
1949ko urriaren 23an Ordizian jaio zen Jesus Mari Garate eta bizitza osoa pasa du dantzari lotuta. Umetatik dantzarako zaletasun handia izan zuen, eta Josetxo Sarasola izan zuen maisu lehenik, Jose Lorenzo Pujanaren ikasle onenetakoa. Dantza klasikoak erakarrita, 23 urterekin, estilo horretan trebatzen hasi zen Kontxi Aranburu irakaslearen gidaritzapean.
Gipuzkoako dantzen transmisioan eta gaur egungo ereduaren egituratzean zerikusi handia izan duen dantza maisua izan da Garate. Goierrin hainbat dantza talde sortu eta zuzendutakoa, Euskal Dantzarien Biltzarrarekin oso lotuta egin du bere ibilbidea, hainbat ikastaro eskainiz. Txapelketen antolaketa eta sustapenean ere aktiboki parte hartu izan du Garatek.
Dokumentuaren akzioak