Dokumentuaren akzioak
Jendetza Sorgin dantzan
Arratsaldeko 5etan abiatu da Oriatik San Pedro festetako ekimen garrantzitsuenetakoa, Sorgin Dantza. Puntual izan dira herritarrak Orian eta txiki gelditu da eliza pereko plaza. Ilararen bukaeran jarritako bikoteek apenas lekua zuten dantza behar bezala egin ahal izateko. Hala ere, musikariak Sorginarekin batera karrozan igo eta ibilbideari ekindakoan, dantzariek euren lekua hartu ahal izan dute eta herriko kaleak hartu dituzte. Antolatzaileen ustetan Sorgin Dantza jendetsuena izan da gaur bizitakoa.
Eguraldia lagun herritar ugari gerturatu da ere herriko kaleetan barrena dantza ikustera. Adin guztietako dantzariak aritu dira giro ezinhobean. Okendo plazara iritsita, ilarak ondo egin eta azken dantza eskaini dute dantzari guztiek harro. Plaza ere txiki geratu da. Sorgin Dantza amaituta, hirugarren eta azken txupinaren txanda izan da.
Dokumentuaren akzioak