Dokumentuaren akzioak
Jendetza ikaragarria Udaberriko lehen erromerian
Umore onean igaro zen Zerain dantza zain ekimeneko hirugarren erromeria hau ere. Jendeak dantzarako gogoa baduela erakutsi zuen berriz ere, eta beraz, erromeriak berpizteko ekimen honek duen helburua arrakasta lortzen ari dela esan daiteke. Urte honetarako programatuta zeuden 9 erromeriatatik 3 egin dira dagoeneko, eta jendea eta antolatzaileak gustura daude emaitzarekin. Hurrengo erromeria apirilaren 18an izango da, iluntzeko 6etatik 8etara.
Eguraldia protagonista
Zoritzarrez, eguraldia berriz ere protagonista izan zen erromerian. Azkena egin zenean, otsailaren 29an, elurra zuri zegoen Zerain aldean; joan den igandean ere, udaberria izan arren hotz handia zegoen eta zerua estalita. Antolatzaileek, goizean elurra ari zuela ikusita, eta euria egiteko zegoen arriskuagatik, eszenatokia eliza-atarian jartzea erabaki zuten. Arratsalde guztian ordea, ateri egon zen eta bertaratu zen jendetza ikusita, argi geratu zen kanpoan plaza kanpoan izan balitz hobe izango zitekeela. Zorte txarra ere izan zen.
Dokumentuaren akzioak