Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jende ugari herriko dantza taldearen 50. urteurrenean

Dokumentuaren akzioak

Jende ugari herriko dantza taldearen 50. urteurrenean

Egilea
Nerea Isasti
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Soraluce-Placencia
Mota
Albistea
Data
2007/06/10

Goizean diana ondoren, dantzari eta txistulariek pasakallea egin zuten eta eguerdian alardea. Bertan, agurra, ikurrin dantza, Txankarrankoa, arku dantza, zinta dantza, Gorulari, Aurresku eta atzezkua, Fandango eta arin-arina dantzatu zituzten besteak beste. Luze ibili dira entsaiatzen dantzariak.

Bazkaltzeko 200 lagun inguru bildu ziren kiroldegian. Arratsaldez, Erregetxeko erromeriara egin zuten kalejira, Musika Eskolako trikitilariekin eta sei t'erdietatik aurrera sagardo dastaketa eta erromeria egon ziren.

Ez dago data zehatz bat Soraluzeko lehen dantza taldearen sorrera finkatzeko, baina betidanik izan dira dantzari, txistulari eta danborrariak Soraluzen. Gaur egun, Urrats dantza taldea da tradizioa bizirik mantentzen duena.

Jende ugari herriko dantza taldearen  50. urteurrenean
Herriko dantzariak dantza egiteko momentuan. [NEREA ISASTI]

Dokumentuaren akzioak