Dokumentuaren akzioak
Jende asko eta giro ederra igandeko erremerian
Jendeak dantzarako gogoa eta grina erakutsi zituen eta baita zangoak ederki mugitu ere. Fandango eta arin-arin tradizionaletatik hasi eta Kanadako dantzetaraino izan zuten nahiko aukera bertaratuek dantza egiteko. Haur, gazte, ez hain gazte eta zahar, denak animatu ziren festara. Eguraldia ere lagun izan zen igande arratsaldea alaitzeko eta jendez betetako Zeraingo plazak duela urte batzuetako erromeria batean geundela ematen zuen.
Igandeko erromeria urte honetan egingo diren 9etan lehenengoa izan zen. Aurkezpen gisakoa izan zen eta jende ugari bildu zen bertara. Kuriositatez, nahiz dantza egiteko gogoz.
Erromeria hauek Euskal Herriko Trikitilari Elkartearen eta Zeraingo Udalaren ekimenez antolatu dira eta izan duen arrakasta ikusita gogotsu ekingo zaie datozenei ere. Datorren erromeria otsailaren 29an izango da ordu berdinean, arratsaldeko 6etatik 8etara. Antolatzaileek lehenengo honetan hainbeste jende espero dute.
San Blas eguna
Gaur, otsailak 3, San Blas eguna ospatuko da Zerainen. Ohiturari jarraituz meza izango da San Blaseko ermitan arratsaldeko 6:30etan. Bertan janariak eta kandelak bedeinkatuko dira. Ondoren, merienda izango da Liztormendi elkartean Udalaren eskutik.
Dokumentuaren akzioak