Dokumentuaren akzioak
Jende asko eta dantzarako gogoa igandeko erromerian
Behingoagatik eguraldi ederra egin zuen eta plazako artepeak eta itzalak bete-beteta egon ziren. Jende gaztea izan zen batik bat dantza egin zuena eta zaharrentxoenek nahiago izan zuten begira egon.
Bi orduz aritu ziren hankak astintzen, arratsaldeko 6etatik 8etara, eta zegoen beroagatik dantzariek izerditan bukatu zuten, zenbait kirolzalek baino izerdi gehiago botaz gainera.
Orotara bederatzi erromeria zeuden aurreikusita eta erdiko muga pasata, hau da, bost ospatu ondoren, antolatzaileak gustura azaldu dira jaso duen erantzunarekin. «Jendea dantzan jartzea zen helburu eta uste dut lortu dugula» zioen Euskal Herriko Trikitixa elkarteko arduradun batek. Zeraindarrak ere oso gustura daude horrelako festa giroak igande arratsaldeak alaitzen dituelako. Udan ez da erromeriarik izango eta hurrengoa irailean izango da.
Dokumentuaren akzioak