Dokumentuaren akzioak
Jean-Sébastien Lourdaisen dantza pieza bat, ostegunean
Azkuna Zentroak koreografoaren obra eskainiko du arratsaldeko 20.00etan
Irudikatze aztoragarri horretan, izatearen egoerak batu egiten dira graziaren egoerekin. Egoera jariakor horiek inoiz ere ez dira berdinak, energia berberak bultzatzen baditu ere, eta elkar osatzen dute. Elkarrekin, dantzarien belaunaldi desberdinek presio berberei egiten diete aurre, eta xehetasunekiko arreta berberarekin eta abandonu-sentimendu berberarekin interpretatzen dute obra. Egoera jariakor horiek inoiz ere ez dira berdinak, energia berberak bultzatzen baditu ere, eta elkar osatzen dute. Elkarrekin, dantzarien belaunaldi desberdinek presio berberei egiten diete aurre, eta xehetasunekiko arreta berberarekin eta abandonu-sentimendu berberarekin interpretatzen dute obra.
Ludovic Gayer-en musika inguratzailea baliatzen dute dantzaren bitxi txiki hauek, aldi berean hainbesteko emozioa eragiteko gai izanik. Jean-Sébastien Lourdaisek ikusleengandik oso hurbil kokatu ditu dantzariak, jendea hain intimoa den lanaren muinera hurbiltzeko, edertasuna bilatzen murgilduta.
Jean-Sébastien Lourdais zuzendari artistiko, koreografo eta dantzariak sortu zuen 2003an Défaut de fabrication (Fabrikazio akatsa) izenarekin. Hasiera batean, gizakion egoeraren disfuntzioei, anomaliei eta harmonia-faltei buruzko galderak izan ziren konpainiaren ardatza. 2010ean izena aldatu zuen, Fabrication Danse (Dantza fabrikazioa) izena hartuz. Izan ere, lehen aipatu ditugun gaiak aldatu egin ziren konpainiaren obretan, eta gorputzaren askapenerako bilaketa bihurtu ziren.
Artista eta dantzariekin batera landutako eraldaketen ondoren datozen formetan inspirazioa lortuz, Jean-Sébastien lurralde ezezagunetan barneratu zen obra berri hauekin. Lurralde horiek, funtsean, kontzientziarenak dira, kontzientziaren askotariko egoerenak, eta horrek dituen joan-etorrizko mugimenduen, potentzialaren eta indarraren lurraldeak. Gorputza dago beti erraietatik sortzen den hausnarketa organiko horren erdian.
Fitxa artistikoa
Koreografoa: Jean-Sébastien Lourdais, lanean parte hartzen duten artista dantzarien laguntzarekin
Dantzariak: Sophie Corriveau, Jean-Sébastien Lourdais, Caroline Gravel, Catherine Lalonde, Linda Rabin, Catherine Tardif, Anne Thériault
Aholkulari Artistikoa: Sophie Michaud
Musika: Ludovic Gayer
Argiztapena: Jean Jauvin
Zuzendari teknikoa: Philippe Richard-Authier
Dokumentuaren akzioak