Dokumentuaren akzioak
Jean Nespriasen azken dantza
Dantza eta txistu irakaslea hil da, Baionan. Ostiralean izanen dira haren ehorzketak.
Angeluko Orok Bat sortu ondoren, Orai Bat bilakatu zena, Erro Bat taldea osatu zuen Baionan. Dantza zuen ogibidea 1955etik aitzina. Eskola eta elkarteetan ibili zen irakasten. Gazteria eta Kirol Ministeritzako arte eta tradizio herrikoien kontseillari tekniko eta pedagogikoa izan zen. Txistua irakasten ere ibili zen, berandu arte.
Mizel Théret-k 2011n sortu zuen "Oroitzen naiz" obran parte hartu zuen, Philippe Oyhamburu eta Koldo Zabalarekin (2014ean hila) batera. Hirukote horren lanari egindako omenaldi bat izan zen hura.
Dokumentuaren akzioak