Dokumentuaren akzioak
Jazza, rock and rolla, hip hop eta tangoa ikasteko aukera Parisko aireportuetan
Abuztua bukatu arte, astebururo eskainiko dituzte eskolak, ontziratze geletan.
Udako hiru hilabeteetan astebururo 900.000 lagun igarotzen dira Parisko aireportuetatik; horregatik, bidaiariak hegazkinaren zain dauden bitartean ez aspertzeko 15 minutuko dantza eskolak antolatzea pentsatu dute.
Lotsatiekin ere gogoratu dira, eta haiek nahi izanez gero, dantza gortina baten atzean egin ahal izango dute.
Asteburu honetan hasiko dira dantza eskolak eta abuztuaren 17an bukatuko dira. Paris-Orly eta Paris-Charles de Gaulle aireportuetan eskainiko dira.
Dokumentuaren akzioak