Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jauzien eguna ospatzeko 120 dantzari bilduko dira Altzaiko plazan

Dokumentuaren akzioak

Jauzien eguna ospatzeko 120 dantzari bilduko dira Altzaiko plazan

Jauzien eguna urriaren 28an ospatuko da Altzaiko plazan, Xiberoan. 12 herri, 120 dantzari, 20 musikari eta kantari bilduko dira bertan.
Komunikabidea
Kazeta
Tokia
Altzai
Mota
Albistea
Data
2023/10/26
Lotura
Kazeta

 

Jauzien eguna ospatzeko 120 dantzari bilduko dira Altzaiko plazan. (Artxiboko irudia)
Jauzien eguna ospatzeko 120 dantzari bilduko dira Altzaiko plazan. (Artxiboko irudia)

 

Hebentik elkartea (arte herrikoia eta sorkuntza gunea Xiberoan), Aitzindariak euskal dantza talde mauletarra, Berritza Xiberoko kultur elkartea eta Altzaiko herritarak bildu dira Jauzien eguna antolatzeko, Euskal Kultur Erakundearekin (EKE) partaidetzan.

Urriaren 28an, 120 dantzari, horien artean Bardoxeko ‘Barcus’ dantza taldea, 12 herri, 20 musikari eta kantari, izan xirula, ttun ttun, arrabitari elkartuko dira Altzaiko plazan (Altzaiko gelan euria egiten badu). 

Jauzi emanaldia 15:00etan hasiko da Altzaiko plazan, ondotik, Altzaiarrek prestatutako pastetx-taloak dastatzen ahalko dira trago baten inguruan. 

Xiberoko jauzi luzeak, laburrak, zaharrak eta berriak urririk deskubritzeko parada izanen da, baita brale-dantza kantatuak ere, izan zaharrak edo berriak. 

Dokumentuaren akzioak