Dantza sueltoko irakasle Luis Alberdi 'Beltza'ren laguntzarekin ekimen berri bat ipini nahi da abian Azpeitian. Hileroko bigarren igandeetan, martxotik azarora bitartean -udan ezik-, jauzi dantzen erromeria egingo da . Badira urte batzuk Luis Alberdik dantza eskolak eskaintzen dizkiela Azpeitiko Ikastola IKasberriko gurasoei eta konturatu da, mutxikoak edo jazi dantzak, Iparraldeko dantza ezagunak, «oso erraz ikasten direla eta dantzatu ere, eta adin guztietako jendeak gainera». Beraz, Irunen, Lezon , Donostian edo Zarautzen egiten den bezala, Azpeitian ere saioak antolatuko dira, 12:00etatik 13:30era bitartean, esan bezala, hileko bigarren igandetan, plazan.Nahi duenak har dezake parte.
Dokumentuaren akzioak
Jauzi dantza edo mutxikoen dantzak, Azpeitian
Herritarrak euskal dantzetara gerturatu nahian eta hauei indarra eman nahian,
Dokumentuaren akzioak