Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jare Dantza taldea, 10 urte plazak betetzen

Dokumentuaren akzioak

Jare Dantza taldea, 10 urte plazak betetzen

Jaialdiz-jaialdi eta plazaz-plaza urteurren borobila ospatzen du Jare-k. Urtarrilaren 22an bete dituen 10 urte hauetan 241 partaide izan ditu dantza taldeak.
Komunikabidea
Halabedi
Mota
Albistea
Data
2021/01/23
Lotura
Halabedi

Jare Dantza taldea, 10 urte plazak betetzen

Jare Dantza talde arabarrak 10 urte bete ditu. 2011. urte hasieran, beste talde batetik etorritako gazte dantzari talde batek hasi zuen ibilbidea, hasiera batean, lagun arteko dantza talde txikia osatuz. “Dantza taldea sortzeko mugitu guntuena, euskal folklorea kalera ateratzea eta jendea horretaz disfrutatzea izan zen”, gogoratu dute taldekideek.

Leku finkorik gabe ibili da Jare 10 urte hauetan. Hasiera batean, taldeko kideek Alkartetxean egiten zituzten entseguak; ostean, ordea, Manuel Iradier txangolari elkartera atxikitu ziren eta bertako espazioak erabiltzen hasi zen, bertan dantzatzen zuen helduen taldearekin batera. Gaur egun bertan jarraitzen dute.

Urteak aurrera joan ahala, taldea handituz joan da eta gaur egun soilik gaztez osatutako talde bat izateaz gain, nagusien, txikien eta ertainen bi talde dira. Guztira, 10 urte hauetan 241 partaide izan ditu Jarek; pandemia iritsi zen arten, 128 lagunek osatzen zuten taldea momentu horretan.

Dantzarietaz aparte, txistulari banda, gaitero banda eta instrumentu ezberdinez osatutako (flauta, biolin, trikitixa, pandero…) talde bana osatzen dute taldea, ekitaldietan euskal musika izanik oinarri nagusia. 

Izan ere, 10 urte hauetan guztira 200 emanaldi egin dira, hauetako batzuk urtero errepikatu direnak: Euskal Herrian Barrena… Dantzaz Jare! emanaldiak herrialde ezberdinetako dantzak Gasteizera ekarriz -azkena pandemiagatik bertan behera gertu zen-, Kantuz kantu, dantzaz dantz –beste dantza talde eta abesbatza talderekin batera-, San Juan gaueko emanaldiak… 

Horretaz gain, 2016an hainbat urtez ospatu gabe zegoen Umeen Euskal Jaia berreskuratu zuen Jarek eta, iraila amaieran Mairuelegorretako kobetara noizbait hurbildu denak soberan jakingo du urtero dantzatzen dutela koba barruan larruz jantzita.

Orain, pandemiaren erdian, berriz ere plazak noiz hartuko dituzten zain daude.

Dokumentuaren akzioak