Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jantziaren Zentroa udaberrian irekiko du Iraultza Dantza Taldeak

Dokumentuaren akzioak

Jantziaren Zentroa udaberrian irekiko du Iraultza Dantza Taldeak

Errenteriako alde zaharrean kokatutako Kapitain etxean lanean ari dira Iraultza dantza taldeko kideak abenduaz geroztik. Arropa garbitu, konpondu, lisatu, josi eta prestaketa lanetan. Helburua Aste Aanturako Jantziaren Zentroak ateak zabalik izatea da.
Komunikabidea
Herri Bizia
Mota
Albistea
Data
2017/02/01
Lotura
Herri Bizia

XVII. mendeko eraikinean, jantzi originalak erakutsiko dituzte. Bi areto izango dira, batean Euskal Herriko jantziak eta bestean, modaren bilakaera 1.770. urtetik 20. hamarkada bitarte. Guztira 30 jantzi izango dira, hori bai, sei hilabetero aldatu egingo dute erakusketa.
Atariko solairuan aldi baterako erakusketak jarriko dira, bertan jantzien kopiak egongo dira, esaterako baserritarrenak. Horrekin batera, herriko eta eskualdeko artisauen erakusketak ere hartu nahi dira gune horretan.

Errenteriako Jantziaren Zentroa aitzindari izango da mota honetako erakusketetan, Euskal Herrian ez baitago janzkeraren bilakaera eta historia azaltzen duen lekurik. Bilboko Euskal Museoak bitrina bat dauka, eta Donostiako San Telmo museoan XVI. mendeko zorongoak dituzte, baina kopiak dira horiek.

25 urteko ibilbidearen emaitza
Iraultza dantza taldeak 1996ean 25. urteurrena bete zuen. Ospakizunak amaituta, bide berri bati ekin zioten, eta jatorrizko arropa erosten hasi ziren. Jesus Guridi kaleko lokalean areto bat prestatu zuten jantzi horiek guztiak batu eta erakusgai jartzeko. Urteak aurrera egin ahala bilduma handitzen ari zela ikusita Errenteriako Udalarekin harremanetan jarri ziren jantzi horiek guztiak herritarrek ikusteko aukera izan zezaten.

2016ean urtearen amaieran Errenteriako Udalarekin sinatutako hitzarmena tarteko Iraultza Dantza taldeak Kapitain etxeko giltza jaso zuen.

Jantziaren Zentroaren Lagun

Jantziaren Zentroak dituen beharrei aurre egin ahal izateko, Iraultza dantza taldeak bertako lagun egiteko kanpaina abiatu du. Urte osoan 30 euro ordainduta Jantziaren Zentrorako urte osoko sarrera doan, bi pertsonentzako bisita gidatu bat eta antolatzen diren beste hainbat ekitaldietarako deskontuak eskura daitezke.

Jantziaren Zentroaren lagun egin nahi duen edonork Niessengo harreran, iraultzadt@yahoo.es posta elektronikoan, edo sare sozialen bidez Iraultza dantza taldearekin harremanetan jarrita lortu ditzake bete beharreko inprimakiak. Trukean, Errenteriako Udalaren Kultura kreaktibo txartela eskuratuko da, horrek ematen dituen abantailak eta Jantziaren Zentroarenak guztiak bat eginda jasota.

http://herribizia.errenteria.eus/wp-content/uploads/sites/2/2017/02/IMG_0617.jpg

Dokumentuaren akzioak