Dokumentuaren akzioak
Jantzi tradizionalen ikastaro emankorra
Bi hilabeteotan tentuz eta detaile guztiak zaintzen egindako lanak erakutsi dituzte gaur jantzi tradizionalen ikastaroko zazpi ikasleek. Hezitzaile lanak Ione Artola jostunak egin ditu, eta Mari Anjeles Ibarguren ere laguntzaile lanetan aritu da. Ikasleak Jone Erro, Margari Lazkano, Koro Salsamendi, Arantxa Urkizu, Mariaxun Yarza, Noemi Fernandez eta Noelia Bermejo (azken hau azaroan bertan hasi da) izan dira.
Astearte eta ostegunero, 15:30etik 17:00etara, aritu dira aipatu pertsona horiek josi eta josi, Emakumeen Zentroan. "Azpimarratzekoa da jende gaztea ere animatu dela aurtengo ikastaroan parte hartzera, Noemi Fernandez eta Noelia Bermejo, zehazki", nabarmendu dute antolatzaileek.
Jantzi tradizionalen ikastaroko lanen eta taldearen argazki galeria
Urtarrilean, Titare
Jantzi tradizionalen ikastaroa gaur bukatu da, baina jostungintza ikastaroek segida izango dute 2017an. Zehatzago esanda, urtarrileko bigarren ostegunetik aurrera (hilak 12). Egun horretan hasiko da 'Titare' ikastaroa. Ordutegia, egunak eta tokia jantzi tradizionalen kurtsoaren berberak izango dira.
Izena emateko interesa duenak hainbat bide ditu hori egiteko. Ttakun KEk Geltoki kalea 4 zenbakian dagoen bulegotik pasa daiteke, 943 37 14 48 telefonora deitu dezake edo 695 78 53 89 mugikor zenbakira bestela. Ikastaroa egitearen truke euro bat ordaindu behar da.
Dokumentuaren akzioak