Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Jantzari' dokumentala ikusgai egongo da martxoaren 6an, Mañariko liburutegi zaharrean

Dokumentuaren akzioak

'Jantzari' dokumentala ikusgai egongo da martxoaren 6an, Mañariko liburutegi zaharrean

Egilea
Joseba Derteano
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Mañaria
Mota
Albistea
Data
2021/03/01
Lotura
Anboto

Dantza tradizionalean aldaketa handiak gertatu dira azken urteetan genero ikuspuntutik. Gaur egungo errealitatera egokitzen joan dira apurka. Esaterako, Iurretaren kasuan, 2018an, neska-mutilez osatutako ezpatadantzari talde parekide batek debutatu zuen Iurretako plazan lehenengoz, San Migel egunean. Garapen hori 'Jantzari' izeneko dokumentalean jaso da Iurretako dantza taldearen, Bideografik ekoiztetxearen eta ANBOTOren arteko elkarlanari eskerrak. Hurrengo asteetan Euskal Herriko hainbat herritan egongo da ikusgai, tartean Mañarian, Iurretan eta Abadiñon.

Mañarian martxoaren 6an eskainiko dute dokumentala, 18:00etan, liburutegi zaharrean. Bertara joateko aurretik izena eman beharra dago eta martxoaren 5a izango da horretarako azken  eguna, Mañariko Udaletik informatu dutenez. Iurretan, martxoaren 3an eskainiko dute dokumentala, institutuko ikasleentzat, eta Abadiñon martxoaren 12an egongo da ikusgai,12:00etan,  Errota kultur etxean.

Eskualdetik kanporako hitzordu batzuk ere zehaztuta daude: Zeanurin martxoaren 8an, Irunen martxoaren 9an eta Igorren martxoaren 25ean.

Dantzari eta adituen iritziak
Dokumentalerako, 35 lagun elkarrizketatu dituzte. Iurretako belaunaldi askotako dantzariez gainera, Euskal Herrian dantza munduan dabiltzan eta tradizioaren inguruan gogoeta egin duten adituek ere parte hartu dute egitasmoan. Besteak beste, Kukai taldeko Nerea Vesgak, Duguna taldeko Aritz Ibañezek eta Oier Araolazak parte hartu dute. Bost urterik behin Urrijena antolatzen dute Iurretan, Iurretako belaunaldi guztietako dantzariak batzen dituen eguna. 2019an, lehenengoz, talde parekideak beste ezpatadantzariekin aritu ziren; orduko prestaketa eta ospakizuna ere azaltzen dira dokumentalean.

Dokumentalak genero ekitatearen saria jaso zuen iaz, Cine Invisible jaialdian.

Dokumentuaren akzioak