Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Jantzari' dokumentala datorren urriaren 9an estreinatuko dute, Iurretako plazan

Dokumentuaren akzioak

'Jantzari' dokumentala datorren urriaren 9an estreinatuko dute, Iurretako plazan

COVID19-aren eraginez, martxorako prestatuta zegoen Jantzari dokumentalaren estreinaldia bertan behera geratu zen. Iurretako dantza taldeak, Bideografik ekoiztetxeak eta ANBOTOk egindako lanak badu data berria estreinaldirako: urriaren 9a.
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Iurreta
Mota
Albistea
Data
2020/10/02
Lotura
Anboto

Herriko jai batzordeak jaietatik kanpora antolatuko duen kultur programazioaren barruan lehenengo ekitaldia izango da. Emanaldi bi egongo dira, 20:00etan eta 22:00etan. Bost urterik behin, Iurretako dantza taldeak Urrijena antolatzen du Iurretan. Egun horretan, Iurretako belaunaldi guztietako dantzariak batzen dira elkarregaz dantzan egiteko. Iaz, lehenengoz, talde parekideak beste ezpatadantzariekin konpartitu zuen plaza, eta egun horren prestaketa eta ospakizuna ere azaltzen dira dokumentalean. Dantzarien emozio eta gogoetek hausnarketarako bidea zabaltzen dute. Era berean, dantza munduan parekidetasuna bultzatzen jardun duten hainbat pertsonaren gogoetak ere jasotzen dira.

Bestalde, Miren Bikandik Iurretako dantzei egindako ekarpena ere azaltzen du ikus-entzunezkoak. "Pandemiaren hasieran hil zen Miren, eta berari eskaini gura diogu estreinaldi hau", azaldu du Unai Esturo Iurretako dantza taldeko kideak.

Sarrerak eskuragarri
Sarrerak banatzeko, Jai Batzordeak mahaia ipiniko du Askondoko karpan astelehenetik eguenera, 18:00etatik 20:00etara. Ordu horretan, telefonoz eskatu daitezke sarrerak (688813292). Astelehen eta martitzenean iurretarrek lehentasuna izango dute.

Dokumentuaren akzioak