Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Jainkotiar komedia'ren berrikuspen akrobatikoa asteazkenean Baluarten

Dokumentuaren akzioak

'Jainkotiar komedia'ren berrikuspen akrobatikoa asteazkenean Baluarten

No Gravity Dace Company taldeak Espainiar Estatuan egingo duen emanaldi bakarra izango da asteazken honetakoa. Danteren lana aireko akrobazien eta magiaren iragazkitik pasatzen dute.
Komunikabidea
Eitb
Mota
Albistea
Data
2014/02/04
Lotura
Eitb

Baluarteko Areto Nagusiak Baluarte Fundazioaren denboraldi berriko lehen ikuskizuna hartuko du asteazken honetan (20:00), No Gravity Dance Company Emiliano Pellisariren taldearen eskutik.

Konpainia Frantziako Estatutik biran ari da egunotan, eta Iruñea aukeratu du 'Jainkotar komedia' Dante Allighieriren maisulanean oinarritutako ikuskizuna aurkezteko. Dantza, aireko akrobaziak, panpinen antzerkia eta magia uztartzen dituen emanaldia egingo dute Baluarteko agertokian.

Horien guztien bidez, Danteren hiru munduak irudikatuko dituzte, ikusleak bertara eramateko: Infernua, Purgatorioa eta Paradisua. Hiru unibertso gorpuztuko dituzte, soinua eta baliabide estetikoak erabiliz.

Sarrerak 32, 24 eta 20 euroan eros daitezke, betiko bideen bitartez: weba, Baluarteko leihatilak, Ticketmaster sarea eta 902 15 00 25 telefono zenbakia. Halaber, 3/30 programaren bidez, 30 urtetik beherakoek 6 euroan eros ditzakete ikuskizuna entzunaretoko 3 aretotik ikusteko sarrerak.

Emiliano Pellisariren lanaren erdigunean gizakia, hegan egiteko ametsa eta arrazionalismoaz haratago egiteko gogoa daude, eta Grezia klasikoko eta Berpizkundeko antzerkiaren aztarna eta asmakizun magiko eta fantastikoetarako joera haren estiloaren ezaugarri oso argiak dira.

Pellisariren ustez, arteak emozioak helarazi behar ditu, edertasunaren, ametsen eta ezustekoen bidez.

Dokumentuaren akzioak