Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jaietako egun handia Berastegin

Dokumentuaren akzioak

Jaietako egun handia Berastegin

Egilea
Labaien
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Berastegi
Mota
Albistea
Data
2008/08/10

Salontzotako hirugarren eguna, kuadrilen eguna izan zen bereiziki.Goizean goizetik kontsejukarrean bildu ziren talde ezberdinak patata tortila goxoak egiteko beharrezko zituzten jaki eta tresnez osatuta. Hauekin batera Gorriti ere hor izan zen bere animaliekin gaztetxoen gozagarri, zezen txikiak, asto, zaldi eta gainontzekoekin. Eguerdi aldera, epaimahaikoen txanda iritsi zen, beraiek erabaki behar bait zuten aurkeztutako bederatzi tortiletatik zein talderena saritu. Azkenean Gutarrak, Olatz, Maialen, Izaro, Irati eta Argiñe, taldearen-tzat izan zen lehen saria eta ondoren denek tortilak dastatzeko eta jateko aukera izan zuten txakolin freskoaz lagunduta.

Arratsaldean, kuadrilen arteko jokuak eta gero, Oianume, Zelai, Eula, Zabala eta Otsu enea sagardotegiko sagardoak dastatu ziren sardin erreekin. Handik aurrera, azpimarratzekoa dantza latino taldeko erakustladia.
San Loretzo eguna
Jaietako egun handia ospatuko dute gaur berastegiarrek. Goizean goiz abiatuko dira San Lorentzo ermitara, bertan jarria baitute hitzordua 9:30etan meza entzuteko. Ondoren hamaiketakoa eta lagun arteko giroa izango dira bertan. Bitartean, herriko elizan meza goizeko 11:30etarako dago iragarrita, bertan, Iparraldeko abeslariak izango direlarik.
Eguerdian berriz, pilota partidak jokatuko dira. Jubenil mailan, Apezetxea eta Zubiri Lizarribar eta Albisuren aurka neurtuko dira. Ondoren, senior mailan, Onsalo eta Galarraga Mendizabal eta Jauregiren aurka arituko dira. Arratsaldean, 17:30etan, Aitor Mendiluze eta Jon Maia bertsolariak eta Markox Landa aita-semeak aho soinuarekin arituko dira oholtza gainean giroa alai-tzen. Ondoren, San Juan dantza eskainiko dute herri mutilek. Badira 12 urte dantza hau berreskuratu zutela eta aurten ere, hutsik egin gabe dantzatuko dute plazan. Gero, neska-mutilen dantza saioa izango da plazan. Gauean berriz, 11etatik aurrera Abiba izango da goizaldera arte. Kontuan izan autobusak izango direla Berastegiraino Tolosatik aterata.

Dokumentuaren akzioak