Dokumentuaren akzioak
Jaialdi berezia bihar gauean
Bastartxon San Andres atarian
Bandak oso pieza aproposa au-keratu du jaialdirako: Cantos Vascos izeneko poutpourria. Guztion-tzat ezagunak diren doinuez gozatu ahal izango dugu zalantzarik gabe. Iraurgi Abesbatzak ere ekitaldi bikaina prestatu du. Aurten 25. urtemuga ospatzen duen talde honek 3 abesti eskainiko ditu ba-karkako saioan: Gaua, Ezkere eta eskuin eta Nafarroa. Biak elkarlanean ere arituko dira, bonbardaketaren dramatismoa bete-betean jasotzen duen Gernika pieza eskainiko baitute bi taldeek batera. Sahatsak bi saio bereziren in-guruan antolatu du bere emanaldia: Zuberoa da Euskal Herriko eskualdeen artean txikienetakoa baina baita berezienetakoa ere. Zelai berde, mendixka eta tontor handienen artean sortu dituzte doinu eta abesti gozo eta ederrenak, jauziz eta entrexatez osaturiko maskarada eta pastoralak
Ostiralean horiek guztiak izango ditugu Baztartxo antzokiko eskenatokian:pastoraletako doinu, dantza, osagarri eta egiturak, Bralia eta Dantza Luze Soka dantzak, dena jantzi landu, dotore eta zoragarriz apaindurik. Bigarren saio bereziari Baztan ingurura hurbilduz emango zaio hasiera eta jolas-dantzak eta Andoain, Errenderi, Aduna eta beste herri batzuetan ohikoak diren Axeri-dantzek izango ditugu ikusgai. Bigarren emanaldi hau Gipuzkoako Soinu Zaharrez, makil eta uztai jokoez eta fandango batez osatuko da. Bi saio berezi hauetan Sahatsak Musika Banda eta Iraurgi Abesbatzaren laguntza izango du. Jaialdaia amaitzeko hiru taldeek elkarlan fin eta dotorea eskainiko dute. Olaizolaren Oleskari Zaharra opera oinarritzat hartuz Juan Jose Francok sorturiko koreografi paregabea: Euskaldunen Zortzikoa
San Andres festen atarian beraz Euskal Herrian barrena murgilduko gaituen jaialdi ikusgarria izango dugu Baztartxo Antzokian, herriko 3 talde sendo hauen elkarlanaren adierazlerik bikainena.
Dokumentuaren akzioak