Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jaialdi 2020 uztailaren 28tik abuztuaren 2ea arte izango dela oroitarazten dute antolatzaileek

Dokumentuaren akzioak

Jaialdi 2020 uztailaren 28tik abuztuaren 2ea arte izango dela oroitarazten dute antolatzaileek

"Marka ezazu zeure egutegian! Plazerez adierazten dizugu Jaialdi 2020 uztailaren 28tik abuztuaren 2ra bitartean izango dela".

Honelaxe erantzun diote sare sozialetan Jaialdi 2020eko antolatzaileek bost urtean behin Estatu Batuetako Boisen gauzatzen den euskal-amerikar festa erraldoi honen datei buruz eginiko galdera bati. Erantzu animatzekona ongi datorkigu data horiek gogoan hartzeko eta aholkuari segitzeko eta, agian, ahal duenari animatzeko agian hurrengo edizio horretan Boisen parte hartzaile izan dadin.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Boise, AEB
Mota
Albistea
Data
2016/07/28
Lotura
Euskalkultura

Jaialdi 2015k Facebook-en zeukan orrialdea aldatzen ari da eta Jaialdi 2020 izatera ari da pasatzen. Diasporako ekimenetan jendetsuenetako den elkarretaratze boisetarraren webgunean ere pixkanaka, datak gerturatzen joan orduko aberasten joango dira datu. deialdi eta informazio berriez.

Bertaratzeko edo besterik gabe jakiteko interesa daukatenentzat, Jaialdi 2020ko datak, saga honen zortzigarren edizioa egingo dutenak 2020ko uztailaren 28tik abuztuaren 2ra izango dira.

Ohi bezala, San Inazio eguna, uztailaren 31aren inguruko datak dira, San Inazio baita Boiseko euskal komunitatearen zaindaria eta honen ohoretan antolatzen baitute bertako euskal elkarteek urtero bertako euskal jaia, prozesioa eta guzti Loiolako santuaren irudiarekin Boiseko kaleetan zehar, dantzariek eramanik, eta euskal dantza zeremonia oso bat gauzatuz, normalean Saint John katedralaren aurrean eta barnean.

Horixe egingo dute, esaterako, datoreen larunbatean ere Boiseko euskal festen programaren baitan.

2020eko datak horiek dira. Nahi duenak --edo ahal duenak-- badaki, beraz. noiz izango diren hurrengo Jaialdiko egnak eta plantea dezake, hala egoki iruditekotan, lagunei esan eta eztabaidatzea, behar bada, astero edo hilabetero diruren bat jarrita posible daitekeen koadrila, edo famlia edo bestelako lagun taldea 2020an Boisera joan eta euskal-amerikar festa handi honetan parte hartzea. Askok aurretik ere honela egin izan dute. Zergatik ez?

Jaialdi 2020 Facebook orria

Jaialdi 2020 Facebook orria

Dokumentuaren akzioak