Dokumentuaren akzioak
JaiakKultura San Blas jaiak Dantzarekin hasi dira San Blas jaiak Idiazabalen
San Blas jaiek eman dituzte lehen astinduak Idiazabalen. Otsailaren 3ko egun handirako oraindik pixka bat falta den arren, asteburu honetara aurreratu dituzte hainbat ekitaldi, eta horietako bat, Izarretan dantzan ikuskizuna da, eguerdian Igarondo pilotalekua dantzari gaztetxoz eta publiko ugariz bete duena. Izar Aguilarrek Goierri Beheko hainbat herritan ematen dituen dantza modernoko ikasleak ziren dantzariak.
Idiazabalen, Seguran, Beasainen ematen ditu dantza klaseak Aguilarrek ikasturte osoan zehar, baita Zegamako eskolan ere urtean bitan. Gaur Idiazabalen elkartu ditu ikasle guztiak, 80 inguru, eta taldetan banatuta, ordu erditik gorako dantza ikuskizun paregabea eskaini dute. Dantzariak 3 urtetik hasi eta 16 urtera bitarteko haur eta gaztetxoak ziren.
Dokumentuaren akzioak