Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ordiziako agintarien soka dantza

Dokumentuaren akzioak

Ordiziako agintarien soka dantza

Ordiziako zaindaria den Santa Anaren eguna da gaur. Tradizioa jarraituz, udal agintariek soka dantza egin dute Plaza Nagusian.
Egilea
Lide Egizala Urteaga
Komunikabidea
Goierriko hitza
Tokia
Ordizia
Mota
Albistea
Data
2025/07/26
Lotura
Goierriko hitza

 

Santa Ana eguna ospatzen ari dira gaur Ordizian. Goizaldean hasi dira herrian ospakizunak, ohiko ‘matutina’ danborradarekin. Ondoren, San Bartolomeko zezen plazan bigantxak izan dira, jende ugari bildu dutenak.

Eguneko ekitaldi nagusien artean, batetik, meza nagusia eta ondorengo prozesioa izan dira, Irungo Musika Bandaren laguntzaz girotuak. Bestetik, eguerdian, soka dantza tradizionala dantzatu dute udal agintariek Plaza Nagusian. Ordiziako Udaleko ordezkariez gain, Leire Artola Beasaingo alkatea ere bertan izan da, ospakizunetan parte hartuz.

[BIDEOA]

Arratsaldean, profesionalen arteko eskuzko pilota partidak izango dira: Egiguren V.-Erostarbe / Murua-Gaskue eta Altuna-Martija / Elordi-Zabaleta.

 

Dokumentuaren akzioak