Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jaiak San Prudentzio 2025 San Prudentzio eguna ospatzen ari dira Lazkaon

Dokumentuaren akzioak

Jaiak San Prudentzio 2025 San Prudentzio eguna ospatzen ari dira Lazkaon

Ordubatean, udal agintariek ohiko soka dantza egin dute, tradizioari jarraipena emanda. Jende ugari bildu da herriko plazan.
Egilea
Izaro Villarreal
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Lazkao
Mota
Albistea
Data
2025/04/28
Lotura
Goierriko Hitza

Dantzariak eta txistulariak, soka dantzan.Izaro Villarreal

Bazkaltzeko tartea hartu eta 17:30etan hasiko dira arratsaldeko ekintzak: Zagupe aisialdi taldearen jolasak izango dira batetik, eta ‘Marieta Zirkus’ haur ikuskizuna bestetik. 19:00etan, Xaibor taldeak joko du herriko plazan, eta gaua borobiltzeko, Akerbeltz erromeri taldea izango da festa giroa alaitzen.

Aisialdi eskaintza gehiago

Txosnaguneetan ere bestelako aisialdi eskaintza bat egongo da gaur arratsaldean zehar: plazako txosnan, patata tortilla lehiaketa egingo dute 17:00etan hasita, eta bertsopoteoari ekingo diote ondoren. Aratz Igartzabal eta June Aiestaran goierritar bertsolariak izango dira kantuan, eta txosnagunetik hasita, herriko kaleetatik barrena kantatuko dute.

Skatepark-eko txosnan, berriz, kirol ikuskizun batez gozatzeko aukera egongo da arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

 

 

Dokumentuaren akzioak