Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jaiak Lurra dantza taldeak garagardo festa egingo du asteburu honetan

Dokumentuaren akzioak

Jaiak Lurra dantza taldeak garagardo festa egingo du asteburu honetan

Ostiral gauean bingo musikatua egingo dute eta larunbat gauean karaokea
Egilea
Otamotz
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Urretxu
Mota
Albistea
Data
2024/10/15
Lotura
Goierriko Hitza

Urretxuko Lurra dantza taldeak garagardo festa egingo du asteburu honetan Ederrena pilotalekuan. Ostiralean hasiko da, 19:00etan. Larunbatean eta igandean ere zabalik izango da.

Aurtengo berrikuntza nagusia bingo musikatua izango da. Ostiral gauean egingo dute. Larunbat gauean, berriz, karaokea egingo dute. Eta ostiral arratsaldean musika eskolako rock talde batek joko du.

14 garagardo dastatzeko aukera izango da: Alemaniakoak, Belgikakoak eta Euskal Herrikoak; horiak, txigortuak eta garizkoak. Horietako batzuk artisau erara egindakoak izango dira. Glutenik gabekoak eta alkoholik gabekoak ere izango dira. Sei berriak izango dira.

Janariari dagokionez, Alemaniako jaki tipikoez gain, pizzak, oilasko hegalak eta patata frijituak izango dituzte, besteak beste.

Bi pertsonentzako menua 33 euroan eskainiko dute: ukondo bat, bi saltxitxa edo bi xolomo xerra patata purearekin, postrea eta bi pitxar garagardo.

Festara gerturatzen direnek ordaindu egingo dute pitxarraren truke, baina itzuliz gero, zozketa batean parte hartuko dute. Zumarragako Kabia jatetxean, Gabiriko ostatuan edo Santa Barbarako aterpetxean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko dute pitxarrak itzultzen dituztenen artean.

Bestalde, aurreko urteetan bezala, Bi-Tartean elkarteko merkatariek prestatutako saski bat zozkatuko dute. Zozketako txartelak euro batean salduko dituzte. Txartel salmentatik lortutako dirua aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa helburu duen Marea Urdina elkarteari emango diote.

Bazkari/afaria eta saskia igandean zozkatuko dira.

Lurra dantza taldeko kideek eskerrak eman nahi dizkiete babesle guztiei.

Dokumentuaren akzioak