Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jaiak Kaldereroak Parte Zaharreko kaldereroak, jai giro aldarrikatzailean

Dokumentuaren akzioak

Jaiak Kaldereroak Parte Zaharreko kaldereroak, jai giro aldarrikatzailean

Egilea
Xalba Ramirez/Beñat Parra
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2025/02/09
Lotura
Irutxuloko Hitza

kaldereroak

Parte Zaharreko kaldereroen desfilea, Plaza Berrian.Xalba Ramirez

Erreginak hitzartze aldarrikatzailea egin zuen, besteak beste, Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatu baitzuen, baita Donostiako Udalak iaz Kaleko Afari Solidarioak taldeari ezarritako debekua salatu ere. Era berean, “Instagrameko donostiartasun hutsala” uztera eta “donostiartasuna” berreskuratzera deitu zituen herritarrak, zartagin eta mailu hotsen artean. Era berean, Amara Berriko kaldereroen 25. urteurrenaren inguruan hitz egin zuen, baita hiriko azkenaldiko albisteen errepasoa egin ere.

Plaza Berriko geldialdiaren ostean, auzoko kaleetan barrena Sarriegiren doinuak jotzen jarraitu zuten kaldereroek, goizeko ordu txikietara arte. Jarraian, bideoan ikus ditzakezue desfilearen hainbat une eta erreginaren hitzartze osoa, baita desfileko argazki ugari ere.

 

 

 

Dokumentuaren akzioak