Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jaiak Dantzak hartu ditu Gernika-Lumoko eta Bermeoko bazterrak, asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Jaiak Dantzak hartu ditu Gernika-Lumoko eta Bermeoko bazterrak, asteburuan

Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekimen izan dira asteburuan Gernika-Lumon zein Bermeon.
Egilea
Gontzal Mendibe Miguel
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Tokia
Bermeo, Gernika-Lumo
Mota
Albistea
Data
2024/05/02
Lotura
Busturialdeko Hitza

Argazkia: Txebi Arriaga

Dantzari eta dantzazaleen egutegian gorriz markatutako eguna da apirilaren 29a. Izan ere, gaurko egunean ospatzen da Dantzaren Nazioarteko Eguna. Ospakizunetarako arrazoia izanik, askotariko ekintzak antolatu ziren astebururako Gernika-Lumon zein Bermeon.

Gernika-Lumon, bi dantza emanaldi eskaini zituen, zapatuan, Ross Dantza Eskolak. 17:00etan, Jai-Alai frontoian batu zituzten ehundaka dantzazale, eta 20:00etan Lizeo Antzokian izan ziren dantzariak. Gainera, domekan, Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko itsasadarraren ertzean kokatu zuen 250 metroko alfonbra gainean dantzatu zuten dantza eskolako dantzari batzuk.

Argazkia: Txebi Arriaga

Bermeon, berriz, zapatuan, 13:00etan portuan, eta 13:30ean Lameran izan ziren Ross Dantza Taldekoak. Atzo, bestalde, Divenire Dantza Eskolak Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko dantzaldia eskaini zuen, 12:00etan, Torrontero enparantzan.

Dokumentuaren akzioak